EuskadiEuskadiko hotelek 176.723 sarrera erregistratu zituzten martxoan,iazko hilabete berean baino 6.557 gehiago, %3,9ko igoera emanaz. Eustat-ek argitaratu dituen datuen arabera, bidaiarien sarrera %12,4a handitu da Gipuzkoan eta %2a Bizkaian. Araban berriz, %9,1ª jeitsi da. Estatu mailatik EAE-ra etorritako bidaiarien kopurua %0,8 jeitsi da 2012. urtearekin alderatuta, baina atzerritik etorritako bidaiarien kopurua %17,9 handitu da. Hala ere, Gipuzkoan %7 eta %26,4 handitu dira, hurrenez hurren.

Aurreko post baten argitaratu genuen moduan, Aste Santuan 6.000 bisitari inguru izan ziren Sagardoaren Lurraldean, sagardoaren kultura Euskadiko eskaintza turistikoaren parte garrantzitsua izan delarik. Bisitariek egindako jardueren artean Sagardoetxea Museoko bisitak, “Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbideko bisitak, herrietako bisitak, sagardotegietako bisita gidatuak eta sagardotegietako bazkariak/afariak azpimarratu behar dira.

Iturria: www.diariovasco.com