Bisitariek Euskadiko gastronomia eta hotelen kalitatea nabarmentzen dute.
TripAdvisor bidaia atari ezagunak egindako inkesta baten arabera, Euskadi izango da uda honetan Espainiako Estatuko turista gehien jasoko dituen autonomia-erkidegoetako bat, Madril eta Kataluniarekin batera. Bisitariek Euskadiko gastronomia eta hotelen kalitatea nabarmentzen dute.
Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariaren hitzetan, euskal kulturak eta euskaldunon izaerak ere turistak erakartzen ditu. Lurralde txikia izan arren, Euskadin natura, kultura, hondartza eta gastronomia eskaintza zabala da, bisitari mota guztiak asetzeko modukoa.
Iturria: Turismo de Euskadi