Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuz, Sagardoetxeatik musika sagastian” izeneko jarduera berezia antolatu zen pasa den iganderako, baina azkenean bertan behera geratu zen eguraldi txarra zela eta.

Aurreikusita zeuden gainerako jarduerak ordea arazorik gabe gauzatu ziren, jendearen aldetik partaidetza handia izan zelarik. Bisitariek dohako sarrera izan zuten eta sagardoa pintxo batzuekin dastatzeko aukera izan zuten.

Iturria: El Diario Vasco.