Dena iraileko egun zoragarri baterako prest zegoen baina euriak bere agerraldia egin zuen Donostian eta festa hondatzekotan egon zen. Baina ez zuen lortu. Aterki eta euritakoekin lagunduta, Sagardo Egunak jende ugari erakarri zuen sagardogileen 40 sagardo dastatzera.

Estanga anaien trikitixak eta Sebastian Lizaso eta Andoni Egañaren bertsoek plazako giroa alaitu zuten. Bertsolariek eguraldi txarrari hainbat aipamen egin zizkioten, sagardogileen homenaldiari hasiera emanaz.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa.