Errezil sagarrari eskaintzen zaion feria, lehiaketa eta herriko nekazaritza azoka azaroaren 18an ospatuko dira, igandean. Lehiaketa, salmenta, sagar-goxo lehiaketa eta azokaz gain, hainbat ekoizlek proposatuta, “nobedadeak” ere izango dira aurtengoan.

Hona hemen aurreikusitako egitaraua:

10:00: Errezil sagar erakusketaren hasiera.
10:30: Errezil sagar goxo lehiaketaren irekiera.
11:30: Txertatze eta kimatze ikastaroa.
13:30: Sari banaketa.