Errenteriako Sagardo Egunak 23. edizioa ospatu zuen Apirilaren 30ean eta denera, Errenteriako 18 elkartek antolatu zuten. Sagardo Egunean, bertako bost sagardogileren sagardoak dastatzeko aukera izan zen.

 Jaiak aurreko urtetako egitaraua mantendu zuen, 12:00etan hasita Foruen Plazatik txalaparta eta dultzaineroen musikak eta euskal dantzak alaituta. Plazako emanaldia eta gero, erdialdeko kaleetan zehar kalejira bat egin zuten sagarrez betetako karro batez lagundurik, jaira batzeko deialdia luzatuz.

Iturria: El Diario Vasco-Sagardo Eguna de Renteria