Sagardoetxeatik, eta inplikaturiko Administrazio Publikoarekin batera, gure sagardogintzako produktuen (sagardoa, txotx-a eta sagardotegia) eta ostalaritzako produktuen (ostatuak, jatetxeak, dendak, etb…) eskaintza hobetzen ari da ondo eraikitako, kalitatezko eta nazioartean zabaldutako eskaintza turistikoaren parte izan daitezen.

Beste ardogintzaren lurralde askoren antzera (Penedès, Errioxa, etb…), gure eskualdea eta sagardoaren kultura, geroz eta gehiago diren eta gure produktua ezagutzeko eta esperientzia berriak bizitzeko gogoz dauden bezeroentzako erakargarritasun maila handi batera iritsi dira.

Azken urteotan, sagardotegiak benetazko gizarte-fenomenoa bilakatu dira Euskadin, txotx boladan “benetazkoa” den, kultura balore identitarioak eta tradizionalak dituen eta herrialde baten izateko modua eta bizitzeko modua definitzen dituen esperientzia honetaz gozatu nahi duten milaka pertsona erakartzen dituelarik.

Sagardoaren kultura esperientzia eno-ludiko-hezigarria da Euskadin, baina oraindik hazkuntza eta hobekuntza turistikorako aukera handia dauka.

Hori aintzakotzat hartuta, eta inplikaturiko Administrazio Publikoarekin batera, Sagardoetxeatik gure sagardogintzako produktuen eskaintza hobetzen ari gara. Lan honen emaitzak laster argitaratuko ditugu Plan Estrategikoan.