Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 11ean (asteazkena) XXIV. Sagardo Berriaren Eguna 2017 ospatuko da 2017ko txotx bolada berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua Eneko Atxa sukaldaria izango da.

Zorione Etxazarraga Astigarragako Alkateordea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakariak, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeitalaugarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena 2017ko txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Zapiain sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du ekitaldiko Etxeko Atxa sukaldariak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, 2017ko sagardo denboraldi berria irekiko da.

Aldez aurretik, Eneko Atxak sagarrondo berri bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

EGITARAUA:
11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan 2016ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak aurkeztuko dira.
12:45: Eneko Atxak sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txotx irekierako protokoloa Zapiain sagardotegian: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak Eneko Atxa kupelera gerturatuko du.
13:45: Zapiain sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Eneko Atxak, eta honekin batera, 2017ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Arratsaldean, Txotx Berri Herrikoia 2017:
18:30: Bakailao tortila tailerra familientzat.
19:30-21:30: Pintxo eta sagardo dastaketa.
20:30: Txotx irekiera herrikoia.

PROTAGONISTA IZAN ZIREN…
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.