Ekainaren 9an, larunbata,  IV. Sagardo Eguna ospatuko da Leitzan (Nafarroa). Bertan, Nafarroa eta Gipuzkoako 20 sagardogile elkartuko dira beren sagardoa dastatzen emateko.

Dastaketan parte hartuz gero, sagardoa pintxo batzuekin dastatzeko eta jardunaldi osoan zehar izango den musika emanaldiaz gozatzeko aukera izango da.

Iturria: http://www.turismo.navarra.es