- Eguna: irailak 2, larunbata
- Ordua: 11:00-14:00
- Lekua: Donostiko Konstituzio Enparantzan
Egitaraua:
11:00-14:00
Sagardo dastaketa plazan
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardoak dastatu ahal izango dira bertan, baita txertaketak egiten ikasteko tailerrak edota sagar mota ezberdinen erakusketa eta dastatzea.
Sagardogintza, gure ofizioa erakusketa
Plazan bertan sagarrak bildu, jo eta tolare zaharrarekin muztioa egin eta dastatzeko aukera izango da.
12:30
Sagardogileen topa eta omenaldia
Aurten Joxe Miguel Bereziartua izango da omendua, sagardogintzari zein Elkarteari eskainitako guztia eskertu nahi diogu egun berezi honetan.
13:00
Sagardo berezien eta Euskal sagardoa Jatorri Deitura-ren kata
Liburutegi zaharraren azpian dagoen Kriptan Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko Sagardo bereziak (kriantzak, apardunak, muztioak…) dastatu ahal izango dira. Txartelak plazan egongo den informazio puntuan (basoen salmentaren ondoan) erosi ahal izango dira (5 €, 4 sagardo desberdin dastatuko dira).
Iturria: Gipuzkoako sagardogileen Elkartea