Euskal Jaietarako antolaturiko ekintzen barruan, larunbat honetan, irailak 7, Donostiako XXVIII. Sagardo Eguna ospatuko da Konstituzio Plazan 11:00etatik 14.00etara bitartean 40 sagardogileren parte-hartzearekin.
Aurreikusitako egitaraua honakoa da:
– 10:45 Karreto-barrika idi pareak tiratuta aterako da Loiola kaletik. Karreto-barrikan uzta berriko lehenengo sagar muztioa eramango dute eta jendeari dastatzera ematen joango dira.
– 11:00 Sagardo Egunaren hasiera. Edalontzi salmenta eta dastatzea hasiko da.
– 11:00-11:30 Sagar mota bakarreko sagardoen azterketa eta dastatzea Konstituzio Plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan.
– 12:15 Karreto-barrikak eta idi pareak plazara iritsiko dira. Kirikoketak egingo dio ongietorria eta argazki ofiziala aterako da sagardogile, gonbidatu eta omenduekin.
– 12:30 Omenaldia egingo zaie Elkarte Gastronomikoei dantzari eta txistulariekin. Bertsolari saioa egongo da.
– 14:15 Dastatzea bukatuko da.
Iturria: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.