Donostiako Euskal Jaiak direla eta, irailaren 6an Donostiako XXXIX. Sagardo Eguna ospatuko da, Konstituzio Plazan, goizeko 11.00etatik 14.00etara.
Sagardo Egun honetan Gipuzkoako 35 sagardogile bilduko dira, eta bertan, beren sagardoak dastatzen emango dituzte Plazako arkupean jartzen diren postuetan. Donostiako Sagardo Egun hau Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatzen du, Donostiako Udalarekin eta Donostia Kulturarekin elkarlanean.
Egitaraua honakoa izango da:
– 11:00: Sagardo Egunaren hasiera. Edalontzi salmenta eta dastatzea hasiko da.
– 11:00-12:30: Sagar mota bakarreko sagardoen azterketa eta dastatzea Konstituzio plazako liburutegi zaharreko ekitaldi aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik).
– 11:00-14:00: Bola jokoa.
Bolatokia jarriko da plazan, mende askotan zehar bola eta sagardoa lagun izan direlako.
– 12:15: Kirikoketa egingo da Oreka TX taldearen eskutik eta argazki ofiziala aterako da sagardogile, gonbidatu eta omenduekin.
– 12:30: Omenaldia egingo zaio Fruitel elkarteari sagar ekoizleen ordezkari gisa, dantzari eta txistulariek lagunduta. Bertso saioa izango da Aitor Mendiluze eta Sebastian Lizasoren eskutik.
– 14:15: Dastatzearen amaiera.