Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak Bizkaiko Txakolin eta Sagardoaren XIII. Jardunaldi Enologikoak egingo ditu Zallako Frutagintza Estazioan, maiatzaren 16an eta 18an.
Bizkaiko Txakolin eta Sagardoaren XIII. Jardunaldi Enologiken bidez (hauei zuzenduta daude: Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Deitura eta Bizkaiko Sagardoa markako upeltegi eta ekoizleak, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko Dastatze Batzordea, prentsa espezializatua eta sukaldaritza, ostalaritza eta beste erakunde batzuetako ordezkariak), 2011ko eta 2012ko uztekin eginiko lan esperimentalen eta haien emaitzen berri emango da. Lan horiek Bizkaiko txakolinaren bitikultura eta enologiaren, sagardo-sagarraren eta sagardo naturalaren arlokoak izan dira, eta Zallako Frutagintza Estazioan dira. Maiatzaren 16an eta (osteguna) eta 18an (larunbata) izango diren jardunaldiotan, ekoizpen-prozesuetan erabilitako barietate eta teknikekin lortutako emaitzak alderatu ahal izango dira, Bizkaiko txakolin eta sagardoan kalitaterik handiena lortzeko.
Egitaraua:
– Maiatzaren 16an (osteguna), 11:00etan, Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzaileko Dastatze Batzordearen dasta-saioa. Zallako Frutagintza Estazioko teknikariek zenbait teknika eta prozesu erabilita lortutako txakolin esperimental berriak aurkeztuko dizkiote batzordeari.
– Maiatzaren 18an (larunbata), 11:00etan, ekoizleak eta upategiak, prentsa espezializatua, banatzaileak eta ostalaritzako langileak. Teknologia transferitzeko jardunaldi bat egingo da Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Deiturako upeltegi eta ekoizleentzat eta Euskal Sagardoaren kalitate-labeleko sagardo naturalaren ekoizleentzat. Arlo hauetako langileentzat ere bada jardunaldia: prentsa espezializatua, sommelierrak, ostalaritzak, enotekak, banaketa-enpresak eta jatetxeak.
Iturria: www.bizkaia.net