Gipuzkoan euskal sagardoaren kulturan barneratzeko aukera ematen diguten bi museo daude:  Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoa eta Astigarragako Sagardoetxea, Sagardoaren Museoa.

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimoduetara hurbiltzeko aukera ematen digu, baliabide gisa baserria bera, han eraikitako interpretazio zentroa eta baratza historikoa erabiliz.

Sagardoetxea sagardoaren kulturaz gozatzeko leku bat da, euskaldunen identitate eta ohituren ezaugarri. naturaekin harremanetan eta ikusiz, ukituz eta dastatuz ikasteko leku bat… Txotx!

Informazio gehiago www.sagardoetxea.com eta www.igartubeitibaserria.net orrialdeetan.

Eskuratu Igartubeiti Baserri Museoa eta Sagardoetxearen foiletoa: Bi museo, kultura bakar bat.