Euskal Kostaldeko Museoen Sareak Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea ospatzeko “Itsaso bete baliabide” programazioaren barruan antolaturiko jardueren barruan, Sagardoetxea Museoan “Baleak ehizatzera goaz!” bisita gidatua ospatuko da familientzako martxoaren 5 eta 12an.

Bisita gidatua: Baleak ehizatzera goaz!
Duela mende asko, gure arbasoek itsasora jo behar izan zuten lurrak eman ezin zizkien elikagaien bila. Zalantzarik gabe, itsasoarekin erlazionaturiko jarduera guztien artean mitikoena eta harrigarriena balearen arrantza izan da, eta hala izaten jarraitzen du. Helburu honekin, XVI. mendean Ternuako ur izoztuetara bidaiak antolatu zituzten arrantzaleek. Bidaia luzea eta gogorra izan ohi zen, eta  itsasontziaren horniduran honako bi produktu hauek izatea ezinbestekoa zen: sagardoa eta “bizkotxoa”.

Datak eta ordutegiak:
– Martxoak 5 (igandea): 11:00etan.
– Martxoak 12 (igandea): 11:00etan.

Ezaugarriak:
– Bisita Sagardoetxeako sagastian egingo da.
– Familiei zuzendutako bisita gidatua izango da.
– Amaitzeko, sagar muztioa dastatuko da.
– Bisita gidatua euskeraz eta erderaz izango da.
– Aurrez erreserba egitea beharrezkoa da.

Tarifak:
– Dohainik

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetearen egitarau osoa eskuratu