Sagardoetxeak, Euskal sagardoaren Museoak, bisitari asko bildu ditu azaroko zubi honetan, eta iazko zubi bereko datuekin alderatuta, %35eko hazkuntza izan du aurten. Bisitariei eskainitako jarduerak (sagarren dastaketa eta sagar muztioaren elaborazioa) bisitari asko erakarri ditu eta harrera bikaina izan du.
Bisitarien jatorriari dagokionez, Gipuzkoa eta Euskal Herritik etorri diren bisitarien kopuruak gora egin du. Hala, zubi honetan izandako bisitarien %45a Euskal Herriakoa izan da (%59 Gipuzkoakoa, %32 Nafarroakoa, %8 Arabakoa eta %1 Bizkaiakoa). Bisitarien %53 nazio mailakoa izan da (%70 Aragoikoa, 18 Kataluniakoa, %4 Madrid-ekoa eta %8 gainerako probintzietakoa). Amaitzeko, bisitarien %2a Europarra izan da.