Aste Santua SagardoetxeanSagardoetxeako ohiko bisita gidatua eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskaniko da Aste Santuan, besteak beste: Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Ronkal J.D. gazta. Honetaz gain, “Dasti sukaldari” tailerra izango da haurrentzat.

Sagardoetxeako bisitaren ostean, jardunaldia sagardotegiko bazkari/afariarekin amaitzeko aukera izango da txotx-aren errituaz gozatzeko.

Sagardoetxeako ordutegiak:
Bisita gidatuak dastaketarekin:
– Apirilaren 2tik 6ra: 11:00-14:00 · 16:30-20:00.
– Apirilaren 7tik 11ra: 11:00-13:30 · 16:00-19:30.
– Apirilak 12: 11:00-13:30.
Haurrentzako “Dasti sukaldari” tailerra:
– Apirilaren 2tik 5era: 11:00/12:00/13:00

Tarifak:
– Sagardoetxeako bisita + Dastaketa: 5,50€ pertsonako.
– Haurrentzako “Dasti sukaldari” tailerra: 4€ haur bakoitzeko.
– Sagardoetxeako bisita + Bazkaria/afaria sagardotegian: 34€.

Informazioa eta erreserbak:
Telf.: 943 550 575 / info@sagardoetxea.com