CIMG4783Astarbe sagardotegiaren 450. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, datorren maiatzaren 25ean, sagardotegiaren ate irekiera jardunaldia ospatuko da.

Mendiola baserria eta sagardotegia, gaur egungo Astarbe, aipatzen den lehen dokumentu historikoa 1563ko maiatzaren 20koa da. Ordutik gaurdaino bertako nagusiek, belaunaldiak joan belaunaldiak etorri, sagarraren landatzean eta sagardoaren ekoizpenan lan egin dute eta Astarbe sagardotegia Gipuzkoako enpresarik zaharrenetakoan bilakatu da.

Astarbe sagardotegiak bertako eta kalitatezko sagarraren alde apustua egin zuen eta bertako sagar izendegi ofizialean baserriaren zein sagardotegiaren izena daramaten sagarrak daude: Mendiola eta Astarbe.

2_byhur_astarbeProduktu berriak ateratzeko ikerketa eta garapen proiektuetan inbertitzen ere hasi zen Astarbe sagardotegia; hala, “Byhur“, merkatura aurkeztu berri duen sagardo apardunen linea berria da. “Champagnoise” edo metodo tradizionalean ekoiztutako produktua da, botilan bigarren hartzidura jasandakoa, urre kolorekoa, fruta zaporekoa eta orekatua.

 

Ospakizun festa

Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean, ate irekiko jardunaldia antolatu dute Astarbe sagardotegian, Astigarragakoek zein kanpotik gerturatu nahi dutenek jai giroan haur, gazte eta helduentzat prestatu diren hainbat ekintzetaz gozatu dezaten.

Bisita gidatu batek baserriaren eta sagardotegiaren 450 urte hauetan izan diren gora behern berri emango digu eta ondoren, musikak, sagardoak eta pintxoek jai giroa jarriko dute.

Arratsaldean sona handiko bertsolariez eta musika kontzertuaz gozatu ahal izango da. Afari-meriendarako burruntzia zaingo da.

Egitaraua:

11:00 Inaugurazioa.

11:05 Bisita gidatuak (orduro). Pintxoak, sagardoa. Haur eta helduentzako joko eta entretenigarriak. trikitixa.

18:00 Bertsolariak.

19:30 Afari-merienda: txekor errea (egunean zehar ikusgai izango da). Kontzertua.