Astarbe eta BereziartuaApirilaren 12an Frankfurt hirian (Alemania) ospatu den ‘Apfelwein Weltweit’ Nazioarteko Sagardo Azokan sari garrantzitsuak lortu dituzte Astigarragako Astarbe eta Bereziartua sagardotegiek.

Astarbe sagardotegiak sagardo ekoizleen sailean eta sagardo apardunen sailean lortu ditu sariak Astarbe sagardo naturala eta ByHur sagardo apardunarekin. Bereziartuak, berriz, sagardo ekoizleen sailean lortu ditu bi sariak, bat Bereziartua sagardo naturalarekin eta bestea Bereziartua ‘Gourmet’ sagardoarekin.

Zorionak!