avispa-asiaticaAzkenaldian Asiako liztorraren presentzia asko ugaritu da Sagardoaren Lurraldean eta dagoeneko arazo larrian bilakatu da denontzat. Egoera honen aurrean, Udaletxe batzuek plan bat martxan jarri dute Asiako liztorraren kabi txikiak kentzeko.

Asiako liztorrak udaberrian egiten ditu kabi primarioak eta prozedura egokia jarraituz gero, kabi horiek suntsitzea erraza da eta herritar guztien eskura dago. Kabi primario horiek handiago bihurtzea ekiditea da helburua, orduan bihurtzen baita arriskutsu Asiako liztorarren kabiak suntsitzea.

Martxoa eta maiatza bitartean egiten dituzte hasierako kabiak. Horietako bakoitzeko erreginak beste kabi bat egingo du eta 200 erregina inguru sortuko ditu. Beraz, suntsitzen dugun hasierako habi bakoitzeko 200 erregina gutxiago izatea lortuko dugu.

Nola suntsitu hasierako habia

Eguzkia atera aurretik edo gorde eta gero egin behar da:

  • Poltsa batean sartu.
  • Etxean daukagun edozein intsektizida bota.
  • 20 minutu itxaron.
  • Paretatik kendu.
  • Habia suntsitu.