Maiz esaten dugu egunero sagar bat jatea oso osasungarria dela; baina orain, Floridako Estatuko Unibertsitateko (AEB) ikertzaileek sagarra fruitu benetan “miraritsua” dela aurkitu dute, eta ez bakarrik zuntz eduki handia duelako. Esaera zaharrek gutxitan egiten dute huts.

Zientzialariek aurkitu dute sagarren pektina eta polifenolak osasun kardiobaskularra babesten laguntzen dutela, kolesterol “txarraren” maila eta odoleko beste zenbait osagai kaltegarri gutxitzen laguntzen baitute.

Ikerketaren zuzendaria Bahram Arjmandi izan da, Floridako Estatuko Unibertsitateko Elikadura, Elikagai eta Ariketa Departamentuko irakaslea. Ikerketa 45 eta 65 urte bitarteko 160 emakumerekin egin dute; erdiak egunero 75 gramo sagar lehor jan behar zituen urtebetez eta beste erdiak, aranpasak.

Iturria:  Zuzeu.com