Larunbatean Kirikoketa Eguna ospatu zen Arizkun-en, eta urtero bezala, eskualdeko tolareetan betidanik sagardoa egiteko erabili izan duten prozesu tradizionala zahar eta gazteei erakutsi zitzaien.

Beste behin, Gamioxarrea dolaretxean festa giro aparta izan zen, bertan sagarra jo zelarik modu tradizionalari jarraiki, muztioa lortuaz.

Bertaraturikoek sagar muztioa dastatzeko aukera izan zuten kupelera sartu aurretik.

Fuente: El Diario Vasco