Aritz Aranburu_4Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, datorren urtarrilaren 13an XXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2016 ospatuko da txotx bolada berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua Aritz Aranburu surflaria izango da.

Jesus Maria Santos Astigarragako Alkateak, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeitahirugarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Hernaniko Zelaia sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du Aritz Aranburu surflariak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da.

Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

EGITARAUA
11:30-12:00
: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan 2015eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo  berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak azalduko dira.
12:45: Aritz Aranburuk sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txotx irekierako protokoloa Zelaia sagardotegian: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak gonbidatua kupelera gerturatuko du.
13:45: Zelaia Sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Aritz Aranburuk, eta honekin batera, txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
18:00-20:30: Pintxotx Astigarraga eta Hernaniko tabernetan.
21:00: Talde kulturalen afariak Rezola sagardotegian.

PROTAGONISTA IZAN ZIREN…
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK pelikulako protagonistak.