Pasa den asteburuan Hernaniko Antziola auzoak azken urteetan ospatzen ari diren jardunaldiaz gozatzeko aukera izan zuten. Bertan ospatu zuten Sagardo Eguna eta jai honek jardunaldi ezberdin batez gozatzeko aukera eman zieten.

Emaitza onak lortu dituen jarduera honi jarraipena ematea erabaki da bizilagunen elkartetik. Uda gertu egonik, sagardoa dastatzeko une egokia da eta beste urte bat gehiagoz jende ugari gerturatu zen Antziolara sagardoa pintxo batetaz lagundurik dastatzera.

Iturria: El Diario Vasco.