Santio egunez, Baserritarren Eguna ospatu zen Azpeitian Uztailaren 25ean. Urtero bezala, XXXIX. Sagardo Lehiaketa ospatu zuten eta Hernaniko Altzueta sagardotegia nagusitu zen 128 puntu lortuta. Bigarren saria, Astigarragako Lizeagak eskuratu zuen 126 punturekin eta, hirugarrena Astigarragako Etxeberria izan zen 125 puntu eskuratuta. Herritarren saria ere Lizeagarentzat izan zen.

Sagardo Lehiaketa honetan denera 23 ezkoizleek parte hartu dute eta horietatik 9 Astigarragakoak izan dira, 2 Adunakoak, 3 Hernanikoak, 3 Donostiakoak, 1 Azpeitiakoa,1 Legorretakoa, 1 Ikaztegietakoa, 1 Errenteriakoa, 1 Andoaingoa eta 1 Asteasukoa.

Iturria: www.uztarria.com