Astigarragako Alorrenea sagardotegia ekainaren 4ean ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren sagardo lehiaketako irabazlea izan zen 74 punturekin.  Bigarren postuan eta puntu erdiko diferentziarekin, Astigarragako Gartziategi sagardotegia geratu zen eta hirugarren postuan berriz, 73 punturekin, Urnietako Oianume sagardotegia. Lehendabiziko bi sailkatuak Gorenak kalitate zigiluaren barruan daude.

Ohikoa den bezala, Donostiako Alde Zaharreko Gastronomiaren Euskal Elkartean bildu zen sei finalisten sagardoak dastatzeko.

Alorrenea, Gartziategi eta Oianume sagardotegiez gain,  Urnietako Eula sagardotegia, Astigarragako Larrarte sagardotegia eta Adunako Zabala sagardotegia finalisten artean sailkatu ziren.

Iturria: El Diario Vasco.
Ikusi albistea osorik  Alorrene se impone a los más veteranos“.