Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak Urriaren 3-14a bitartean ospatuko den Sagardoaren Astea inauguratu du gaur eta bertan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak X. Sagardo Lehiaketako irabazleei diplomak banatu zaizkie: Alorrenea, Gartziategi eta Oialume sagardotegiak.
Bestalde, sagardoaren elaborazio prozesuaren erakustaldia gauzatu da eta Sagardoaren Astearako antolaturiko ekitaldi guztiak aurkeztu dira, besteak beste antzespenak, kirikoketa, sagarren erakusketa eta IV argazki lehiaketa.
Informazio gehiago www.igartubeitibaserria.net webgunean.