Gure itsas historian murgildu eta itsasontzigintza tradizionalari buruz ikasteko proposamen ezin hobea egin nahi dizugu. Ekimen honetan izena ematen duten partaideek Donostiako kaian ala bat eraikitzen ikasiko dute. Eraikitako itsasontzia Petritegi eta Lizeaga sagardotegiek erabiliko dute elementu kultural eta turistiko bezala, bertan garraiatzen baitzen garai batean egindako sagardoa Donostiara Urumea ibaian zehar.
Ekimen honen lehen pausuan ontzigintza eta arotz lanetan trebatuko dira parte-hartzaileak Albaola elkartean eskainiko den saioan. Tailerra teoria praktikara eramanez eta Donostiako portuan ala eraikiz amaituko da.
Helburuak:
– Egurra lantzen ikastea.
– Itsas ondarea eta sagardoa ezagutaraztea.
Zeini dago zuzendua tailerra?
– Artisau, arotz, eta egurra lantzen dakitenei edo honi buruz ikasi nahi dutenei.
Partaide kopurua: Gehienez 8 pertsona.
(*egur lanetan esperientzia izatea gomendagarria da).
Tailerra Albaolako itsas arotzek eskainiko dute.
Antolatzailea: Petritegi eta Lizeaga sagardotegiak eta Albaola Itsas Kultur Erakundea
Tailerraren datak:
Maiatzak 15 eta 22: Pasai San Pedron, Albaola Itsas Kultur Faktorian, ikasketa eta trebaketa egingo dute partaideek, bertako arotzekin lanean, 4 orduz.
Maiatzak 24 eta 25: Donostiako kaian ala eraikiko dugu arotzgintza teknika tradizionalak erabiliz, 4 pertsonako txandetan:
· 24ean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
· 25ean 11:30etatik 14:00etara eta 15:00etatik 20:00etara
Jarduera honetan parte hartzeko bidali mezu bat ondorengo helbide elektronikora: zuhaitz@albaola.com
Iturria: Olatu Talka