Lehenengo aldia izango da Aizarnazabalen Gipuzkoako Sagardogileen Dastaketa antolatzen dela. Udaleko Ingurumen eta Nekazaritza Sailaren eskutik izango da.
Uztailaren 20an ospatuko da. Arratsaldeko 18:30etan emango zaio hasiera sagardo dastaketari eta 16 sagardogile izango dira: Aburuza (Aduna), Artzain (Lasarte), Bereziartua (Astigarraga), Calonge (Igeldo), Itxasberri (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Mendizabal (Astigarraga), Oianume (Urnieta), Petritegi (Astigarraga), Satxota (Aia), Zalbide (Abaltzisketa), Akarregi (Hernani), Gaztañaga (Andoain), Egiluze (Orereta) eta Alorrenea (Astigarraga).
Pintxoak egongo dira salgai eta herriko Iugatz Oleaga eta Ane Aizpurua trikitilariekin girotuko da dastaketa.
Iturria: Aizarnazabalgo Udala.