MuseoAEBetako sagardoaren sektorearekin harremana egin eta euskal sagardoarentzako merkatu berriak ireki ahal izateko harremanak estutzeko helburuz, abuztuaren 27 eta 28an Astigarragako Udalak, Sagardoetxeak eta Sagardoaren Lurraldeako Petritegi, Bereziartua eta Zapiain sagardotegiek AEBetako ospe handiko idazle, kazetari, blogger, sagardo ekoizle eta banatzaileen bisita jaso dute.

Horien artean, Claude Jolicoeur (The New Cider makers-Sagardogile eta idazle kanadiarra), Stephen Wood, Nicole Wood eta Nicole Leibon (Farnum Hill Ciders-Sagardogileak), Benjamin Watson (Chelsea Green-Idazlea eta herrialdeko ekitaldi garrantzitsuenetarikoen antolatzailea, ‘Cider Days’-ak), Mike Breck (Uncle Johns-Sagardogilea eta Ameriketako Sagardogileen Elkarteko Lehendakaria), Dede Beck (Uncle Johns-Sagardogilea), Nikki Rothwell (Michigan State Urv. / Tandem Ciders-Sagasti baten kudeatzailea), Dan Young (Tandem Ciders-Sagardogilea), Paul Vander eta Joel Brower (Vander Mill-Sagardogileak), Alex Fortin (Cider Monger Bloga-Idazlea/Blogger kanadiarra), Brian Rutzen (The Northman Taberna-Chicagoko lehendabiziko sagardoen tabernako jabea. Mundu osoko 100 sagardo marka baino gehiago dauzka) eta Bill Bradshaw (Iamcider-Argazkilaria eta idazlea).

Sagardoetxeako bisitako argazkiak (abuztuak 27)

Petritegi sagardotegiko bisitako argazkiak (abuztuak 27)

Bereziartua sagardotegiko bisitako argazkiak (abuztuak 27)

Zapiain sagardotegiko bisitako argazkiak (abuztuak 28)