Abenduko zubi honetan Sagardoetxean jardunaldi gastronomiko-kulturala ospatuko da sagardogintzako artelanei buruzko aldi baterako erakusketa eta produktu gastronomiko ezberdinen dastaketarekin. Sagardoaren kulturaz zentzumen guztiekin gozatzeko aukera emango duen esperientzia.

Hala, Sagardoetxeako bisita gidatuek sagardoaren kulturarekin erlazionaturiko artelanen erakusketa ikusteko aukera eskainiko dute eta ohiko sagardo, muztio eta likore dastaketa eskaintzeaz gain, bisitariek sagardo berridun barrikoteak gaztaina eta sardin zaharrekin dastatzeko aukera izango dute.

“SAGARDOGINTZAKO ARTELANAK” ALDI BATERAKO ERAKUSKETA

Abenduko zubian sagardogintzarekin erlazionaturiko eskualdeko artista ezberdinen artelanekin osaturiko aldi baterako erakusketa ikusteko aukera izango da Sagardoetxean, sagardoa eta artea uztartuaz: egurrezko tailuak, eskulturak, ilustrazioak, argazkiak, margolanak, bitxiak, etb…

Erakusketa honek gure eskualdeko sagarra eta sagardoarekin erlazionaturiko aberastasun artistikoa ezagutzeko eta artelan ezberdinak sortzeko garaian sagardoaren kulturak duen garrantzia ezagutzeko aukera emango digu.

PRODUKTU GASTRONOMIKOEN DASTAKETA

Sagardoetxeako bisita osatzeko eta sagardo berriaren etorrera ospatzeko, sagardoaren uzta berridun barrikoteak eskeiniko ditugu Abenduko zubian gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta.

Barrikoteak, lehen uztaren dastaketan dauka jatorria. sagardogileek barrikote bat betetzen zuten sagardo berriarekin eta senitarteko eta lagunen artean edaten zuten gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta.

Usadio horrek bizirik jarraitu gaur egunerarte du eta Abenduko zubi honetan esperientzia hau bizitzeko aukera eskeiniko dugu Sagardoetxean.

ORDUTEGIAK:

Abenduko zubian museoa egunero irekia egongo da.

Abenduaren 3tik 10era: 11:00-13:30 • 16:00-19:30

Abenduak 11: 11:00-13:30

TARIFAK:

5€ pertsonako (bisita eta dastaketa barne).

Informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com

Argazkia: Anton Mendizabal-en 2Sagardozale” eskultura (2005).