20151209_160410Abenduko zubian zehar (abenduak 3-11), urte sasoi honi dagozkion usadio zaharrak berreskuratuko dira Sagardoetxean: bisitariek gabonetako pinua apainduko dute sagar eta kandelekin antzinan bezala eta sagardo berridun barrikotea dastatuko dute gaztainekin lagunduta.

“Debekatutako fruitua argitan”, Sagardoetxeako gabonetako pinuaren apainketa

Gabonetako festen atarian gaude eta pinuek etxe nahiz kaleak apainduko dituzte datozen asteetan. Jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.

Abenduko zubi honetan usadio zahar hau Sagardoetxeara ekarriko da. Gabonetako pinu bat jarriko da sagar eta kandelekin apainduta eta museora gerturatzen diren bisitariek beren sagarrak dekoratu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute.

Aurten gainera, astiartar guztiak gonbidatuak daude Sagardoetxeara gerturatu eta gabonetako pinua apaindu, beren desioak idatzi eta kandelak piztera. Hitzordua abenduaren 5ean (astelehena) izango da, arratsaldeko 18:30etan.

“Barrikotea gaztainekin”, dastaketa berezia

Urtero bezala, sagardoaren kulturako usadio zaharrenetarikoa dena ere gogora ekarriko da: barrikotea. Aintzinan, sagardogintzako lanak bukatu ostean, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago, bizilagunek festa bat ospatzen zuten barrikotea gaztaina eta sardin zaharrekin lagunduta dastatzeko.

Hala, bisitariek beren sagarrak, desioak eta kandelak pinuan zintzilikatu ostean, sagardo berridun barrikotea gaztainekin lagunduta dastatzeko aukera izango dute Sagardoetxean, data hauetan ospatzen den ospakizuna.

Datak eta ordutegiak:
– Abenduak 3, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.
– Abenduak 4 eta 11: 11:00-13:30.
– Abenduak 5, 18:30etan: Gabonetako pinuaren apainketa eta argiak piztea.

Tarifak:
– Sagardoetxeako bisita + Pinuaren apainketa + Barrikotea gaztainekin: 5€ pertsonako.
– Sagardoetxeako bisita + Pinuaren apainketa + Barrikotea gaztainekin + Otordua sagardotegian: 34€ pertsonako.