Abenduaren 1-9ra bitartean jardunaldi gastronomiko-kulturala ospatuko da Sagardoetxean: sagardogintzako artelanei buruzko aldi baterako erakusketa ikusgai egongo da (bisita gidatuak egingo dira) eta produktu gastronomiko ezberdinen dastaketa eskainiko da (ohiko sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, sagardo berridun barrikoteak gaztaina eta sardin zaharrekin dastatzeko aukera izango da).
Erakusketaren inaugurazioa azaroaren 30ean izango da 12:00etan.