Abenduko zubian (abenduak 6-9), Sagardoetxeak garai honetako ohitura zaharrak berreskuratuko ditu: bisitariek sagar eta kandelekin apainduko dute gabonetako pinua antzinan bezala eta sagardo berridun barrikotea dastatuko dute gaztainekin lagunduta.

Debekatutako fruitua argitan

Abenduko zubian (abenduak 6-9) antzinako ohitura zahar hau berreskuratuko da Sagardoetxean. Gabonetako pinu bat jarriko da botila, sagar eta kandelekin apainduta eta museora gerturatzen diren bisitariek beren sagarrak dekoratu, urte berrirako desioak idatzi, pinuan zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute.

Jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.

Sagarrak nahiz desioak zintzilikatu eta kandelak piztu ostean, bisitariek sagardo berridun barrikotea dastatzeko aukera izango dute gaztainekin lagunduta, data hauetan ospatzen den usadioa.

Barrikotea gaztainekin

Aurreko urteetan bezala, sagardoaren kulturako usadio zahar hau berreskuratuko da: barrikotea, eta gaztainekin lagunduta dastatuko da.

Garai batean, elaborazio lanak amaitutakoan, barrika bat muztioarekin betetzen zuten. Bi aste beranduago festa bat antolatzen zen bizilagunen artean barrikotea gaztainekin lagunduta dastatzeko.

Ordutegiak

Hauek dira Sagardoetxeak abenduko zubian izango dituen ordutegiak:

Abenduak 6, 7 y 8: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30
Abenduak 9: 11:00-13:30

Tarifak:

Hauek dira abenduko zubian Sagardoetxeak eskaintzen dituen jardueren tarifak:

Helduak:
· Sagardoetxeako bisita gidatua + Gabonetako pinuaren apainketa + Barrikotearen dastaketa gaztainekin: 5,50€ pertsonako.
· Sagardoetxeako bisita gidatua + Gabonetako pinuaren apainketa + Barrikotearen dastaketa gaztainekin + Bazkaria/afaria sagardotegian: 34,50€ pertsonako.

– Haurrak:
· 0-9 urteko haurrak (heldu batek lagunduta): Doan (sagar muztio dastaketa barne)
· 10-17 urteko haurrak: 3,50€ (bisita gidatua eta sagar muztio dastaketa barne gaztainekin lagunduita)

Erreserba egin