Sagardoetxea136Astigarragan kokatua dagoen Sagardoetxea Sagardoaren Museoak jasotzen dituen bisitarien kopurua goraka doa urtetik urtera eta geroz eta handiagoa da gure kultura eta txotx-aren errituak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera gerturatzen diren nazio mailako eta nazioarteko bisitarien kopurua.

Azken urtetako joerarekin jarraituz, Sagardoetxean jasotako bisitarien kopurua eta esperientzia enoturistikoen kopurua handitu egin da 2015. urtean. Hala, 2015. urtean 12.000 bisitari baino gehiago jaso ditu Sagardoetxeak eta gaur egun 80.000 baino gehiago dira euskal sagardoaren kultura ezagutu eta barneratzeko asmoz museora gerturatu diren pertsonen kopurua.

Sagardoetxeak esperientzia turistikoen eskaintza zabala dauka eta geroz eta gehigo dira museoko bisita sagardotegiko otorduarekin eta beste museo, gaztandegi, edo jarduera batekin uztartzen duten bisitariak. Honakoa da gaur egun eskaintza turistiko-kulturala:
– “Museoa+Sagardotegia”: Sagardoetxeako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
– “Sagardoa baleak ehizatzeko”: Aquarium/Albaola/Mater-eko bisita + Itsasontzian paseoa Donostia/Pasaia-n + Sagardoetxeako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.
– “Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbide tematikoa.
– “Sagardoa eta gazta”: Sagardoetxea/D’Elikatuz/Gaztaren Interpretazio Zentroa/ Gaztandegietako bisita + Sagardotegiko bazkaria/afaria.

Sagardoetxea beste museoekin sarean
Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea sortu ostean, 2015an Sagardoetxeak hainbat jardueretan parte-hartu du beste museo batzuekin elkarlanean eta familientzako tailer ezberdinak eskaini ditu Astigarragan ospatutako Sagar Uzta egunean eta Gasteiz-en ospatutako Ardoaraba azokan. 2016ra begira, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarea FITUR-en aurkeztuko da.

Bestalde, Sagardoetxea Euskal Kostaldeko Museoen Sarera batu da Euskal Kostaldearen helmuga turistikoa indartzeko eta Euskadiko eskaintza turistikoa zabaltzeko ekimen bateratuak martxan jarri ahal izateko. Besteak beste, martxoan ospatuko den “Euskal Kostaldeko altxorrak” Euskal Kostaldeko Museoen Egunean parte hartuko du.