bidea_foto610x342Abuztuaren 28an, igandea, Donostia 2016-k antolatutako 2016 Bidea-ko “Sagardoa Oteizarekin eta Chillidarekin” izeneko 23. etapa Andoainen hasi eta Astigarragan amaituko da eta parte-hartzaileek “Sagardoa eginez” jardueraz gozatzeko aukera izango dute Sagardoetxea Museoan.

Hona hemen ibililadiaren inguruko informazioa:

23. Etapa | Andoain – Astigarraga
“Sagardoa Oteizarekin eta Chillidarekin”

Fitxa teknikoa:
– Etapa-zk.: 23
– Nondik nora: Andoain – Astigarraga
– Data: abuztuak 28
– Zailtasuna: txikia
– Luzera: 17,6 km
– Etaparen irteera-puntua eta ordua: 8:30, Andoain, Udaletxea.
– Prezioa: 7 € (kudeaketa-gastuak kanpo: 1,09 €)
– Deskontuak: % 20: ikasleak, erretirodunak eta DSSinnovako parte-hartzaileak. % 50: langabeak.
– Joan-etorriko autobusa eta istripu-asegurua barne
– Izena emateko azken eguna: abuztuaren 26a, 20:00etan
Mapa
Ibilbidea
Izen-ematea

Ekintza kulturalak:
– 10:30 – 11:30 | Oteiza eta megalitismoaren ‘hots sentikorrak’ – Mulisko gaina • Oteiza Museoa
– 14:00 – 15:30 | Sagardoa Eginez – Astigarraga • Sagardoetxea Museoa
– 16:00 – 17:30 | Bisita Txillida Lekura – Txillida-Leku Museoa (Hernani)

Autobus zerbitzua:
Irteera:
1 eta 2 autobusak > Donostia – Andoain
08:00 > Donostiako autobus-geltoki berria
3 autobusa > Herriz herri
1. geltokia: 08:00 > Astigarraga: Donostia Ibilbidea geltokia (Renaulten aurrean)
2. geltokia: 08:10 > Hernani: Txantxilla geltokia
3. geltokia: 08:20 > Urnieta: Idiazabal kalea 42 geltokia
4. geltokia: 08:30 > Andoain: Txopera geltokia

Itzulera:
1 eta 2 autobusak > Txillida-Leku – Donostia:
17:30 > Txillida-Leku
3. autobusa > Herriz herri
1. geltokia: 17:30 > Txillida-Leku
2. geltokia: 17:40 > Hernani: Elkano kalea geltokia (Biteri kultura-etxearen aurrean)
3. geltokia: 17:50 > Urnieta: Idiazabal kalea 42 geltokia
4. geltokia: 18:00 > Andoain: Txopera geltokia
5. geltokia: 18:15 > Astigarraga: Donostia Ibilbidea geltokia (Renaulten aurrean)

Oharrak:
– Mendira eraman beharrekoak: betaurrekoak, txanoa, eskularruak, motxila, mendiko arropa eta oinetakoak eta aldatzeko arropa.
– Kasu egin gidak esaten duen guztiari.
– Gaizki edo nekatuta sentitzen bazara, abisatu gidari.
– 16 urtetik beherakoek arduradun batekin joan beharko dute.
– Parte hartzaile bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.
– Makila eramatea gomendatzen da lokatz asko dagoen guneetan ibiltzeko.