Posterra + ProtagonistakUrtarrilaren 14an aurkeztuko ditu Sagardoaren Lurraldeak 2014ko uztaren ezaugarriak txotx denboraldi berriari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko ekitaldian. Aurten,  Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpuru LOREAK filmeko protagonistak izango dira txotx bolada berriari hasiera emango diotenak.

Andoni Gartzia, Astigarragako Alkateak, Sagardoetxea Museoan eguerdiko 12:00etan ospatuko den aurkezpen ekitaldian uzta berria aurkeztuko du, eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeitabigarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Bereziartua sagardotegianGure Sagardo Berria” oihu egingo dute LOREAK filmeko protagonistek lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, sagardo denboraldi berria irekiko da.

Aldez aurretik, Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

EGITARAUA
11:30-12:00: Komunikabideei akreditazioak emango zaizkie Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2014ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: LOREAK filmeko protagonistek sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txotx irekierako errituala: txalapartarien deiarekin batera, sagar dantzak eta sagardogileen soka dantzak protagonista kupelera gerturatuko dute.
13:45: Astigarragako Bereziartua sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko da eta honekin batera, 2015eko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
18:00-20:30: Pintxotx Astigarragako tabernetan.
20:30: Herriko elkarteen afaria Alorrenea sagardotegian.

PROTAGONISTA IZAN ZIREN…
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.