Txotx JuanferUda fresko eta hezeak sagarraren azukreen kontzentrazio egokia ahalbidetu du, zuku arinak eta freskagarriak lortuz.

2014ko uztak Euskal Herrian 10 miloi litro sagardo inguru ekoiztea ahalbidetu du, iazkoaren antzeko kopurua.

Sagardo dastaketa:
– Azpimarratzekoa da sagardo oso usaingarria dela eta zitrikoetatik hasi eta sagar heldu bitarteko usaiak daudela.
– Hori-berdexka koloreko sagardoa da.
– Txinparta bikainekoa.
– Sagardo orekatua, oso edan erraza eta ariña zain dugu gure sagardotegietan.