Udaberria iritsi ahala, eguraldia hobetzearekin eta eguna luzatzearekin batera, urtero bezala, sagardoa herriko festa eta ekitaldietan izango dugu, Euskal Herri osoan ohitura bilakatu baita. Beraz, edari natural eta freskagarri honek protagonismoa hartuko du bolada berri honetan.

Txotx denboraldia, beraz, kanpaina honetako botilako sagardoa dastatzeko aukerarekin osatzen da, produktua bere heldutasunera iritsi baita eta urteroko ezaugarri bereziekin, aho sabairik finenak gozatzeko modukoa dago.

Sagardoetxeak sagardoa dastatzeko aukera berezia eskaintzen dizu, sagardoegile ospetsuenen sagardo dastaketarekin, Euskal Herrian herriz-herri egingo diren ekitaldietan sagardoa izango baita. Honakoak dira:

Apirilak 27: Oreretako XIV. Sagardo Eguna. Euskal Herriko hainbat sagardo dastatzea. Sagar bilketaren eta aintzinako sagardogintzaren erakustaldia. Antolatzaileak: Errenteriako hainbat elkarte.

– Maiatzak 12: Irungo Sagardo Eguna.20 sagardogileren sagardoen dastaketa. Antolatzaileak: 12 elkarte gastronomiko eta Taupadak GKE.

Maiatzak 15: San Isidro eguneko nekazaritza azoka Ataunen. Sagardo Dastaketa. Antolatzailea: Ataungo Udala.

Maiatzak 20: Nekazaritza azoka Azkoitian. Sagardo dastaketa. Antolatzailea: Azkoitiako Udala.

Maiatzak 20: Usurbilgo Sagardo Eguna ospatuko da, 1981ean hasitako bideari jarraituz. Egiten diren sagardo egunen artean garrantzitsuenetakoa da. 44 sagardotegitako sagardoa dastatzea eta sagardo botatzaileen lehiaketa. Antolatzailea: “Sagardo Egunaren Lagunak Taldea”.

Maiatzak 26: Lezoko Sagardo Eguna. XIV. Sagardo dastaketa eta lehiaketa. Antolatzailea: “Tiñelu” elkartea.

Maiatzak 26: Oiartzungo Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa eta XXIII. Sagardo lehiaketa. Antolatzailea: “AEK Intxixu”.

Ekainak 2: Gipuzkoako sagardogileen sagardorik onenek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sariak XI. Sagardo Lehiaketan parte hartuko dute, Donostiako Gastronomiako Euskal Anaiartean.

Ekainak 2: Pasai Antxoko XIX. Sagardo Eguna. Sagardo dastatzea. Bertsolari, txalapartari eta txarangek azoka alaituko dute. Antolatzailea: “Alkartasuna Dantza Taldea”.

Ekainak 30: Orioko Sagardo Eguna. Sagardo dastaketa.

Uztailak 25: Santio Egunean Azpeitian Baserritarraren Eguna ospatzen da. Herriko plaza Nagusian eskualdeko ganaduaren azoka ospatzen da eta sagardo eta gazta lehiaketa egiten da.

Uztailak 26: Santa Ana eguna izango da Astigarragan, eta bertan, Sagardo Eguna ospatuko da, egiten diren sagardo egunetan zaharrena dena. Sagar erakusketa eta sagardo dastaketa. Eskulanen erakusketa. Herri kirolak. Antolatzaileak: Sagardoetxea eta Goldea Taldea.

Abuztuak 10: Nekazaritza azoka Zumaian. Sagardo dastaketa. Antolatzailea: Zumaiako Udala.

Abuztuak 12-18: I. Sagardo Azoka Donostiako Gros auzoko Katalunia plazan, Aste Nagusiko egitarauaren barruan. Antolatzailea: Sagardo Mahaia.

Abuztuak 24: Baserritarraren eguna Laudion. Txakolina eta sagardoa dastatzea. Antolatzaileak: Kilkerrak Taldea eta ARATE.

Abuztuak 25: Elgoibarren Nekazaritza eta Abeltzantza azoka ospatzen da eta bertan, sagardo lehiaketa ospatuko da. Antolatzailea: Elgoibarko Udala.

Abuztuak 26: Ergobiako Sagardo Lehiaketa ospatzen da.

Irailak 1: Donostiako Sagardo Eguna ospatuko da Euskal Jaien barruan. 50 sagardoegile baino gehiago. Antolatzaileak: Gipuzkoako Sagardorgileen Elkartea eta Donostia Kultura.

Irailak 1: Untxia eta Bizkaiko Sagardoaren Eguna. Untxia dastatzeko aukera eta sagardo dastaketa. Antolatzailea: Gernika-Lumoko Udala.

Irailak 8: Ordiziako Sagardo Eguna. 11 sagardogileren sagardoak dastatzelp aukera. Antolatzaileak: Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea eta Ordiziako Udala.

Irailak 16: Sagar eta sagardo festa Hernanin. “Zizarra” edo sagardo gozoa eta tokiko sagardoa dastatzeko aukera. Sagar barietateen erakusketa, sagar bilketaren erakustaldia eta Dolareko aintzinako tresnen erakusketa. Antolatzailea: “Tolarea” Kofradia.

Irailak 19: Kizkia Taldearen Sagardo Lehiaketa ospatzen da Astigarragan.

Irailak 22: Irurako Sagardo Dastaketa egingo da, 12 sagardotegietako sagardoa eta 4 elikagai ezberdinekin eginiko pintxoak dastatzeko aukera izango delarik. Antolatzailea: Irurako Udala.

Irailak 30: Sagar Uzta Astigarragan. Sagardogintza prozesuaren erakustaldia. Sagarrari lotutako produktuen erakusketa eta salmenta. Sagarrak, sagardoa eta muztioa dastatzea. Antolatzailea: Sagardoetxea.

Irailak 30: Nekazaritza azoka Bidegoian-en. Sardinen, sagardoaren eta txakolinaren herri dastaketa. Antolatzailea: Bidegoiango Udala.

Urriak 6: Eibarko Sagardo Eguna antolatzen du. Sagardo dastaketa. Antolatzailea: Eta Kitto! Elkartea.

Urriak 6: Abeltzaintza eta nekazaritza azoka Oñatin. Sagardo dastatzea. Antolatzailea: Oñatiko Udala eta Baserritar Elkartea.

Urriak 6: Sagardo Eguna Abanto Zierbenan. Sagarren bidez sagardoa nola egiten den ikusteko erakustaldia. Kirikoketa. Antolatzaileak: meatzaldeko Harrigorria D.T. eta Abanto Zierbenako Udala.

Urriak 10-19: Igartubeiti Baserri Museoko Sagardoaren Astea ospatzen da Ezkio-Itsason. Tolarearen martxa-jartzea, sagardoaren elaborazio prozesua, dastaketa, Kortabarria familiaren antzezlanak eta sagar erakusketa ikusgai izango dira.

Urriak 20: Kirikoketa Besta ospatzen da Arizkunen. Bertan sagardoa tolare zaharrean egiten dute eta sagar muztioa dastatzen da. Antolatzailea: Jo ala Jo Taldea.

Urriak 21: Sagarraren Festa ospatzen da Hendaian.

Azaroak 10: Nekazaritza azoka Ermuan. Fruta eta barazki, gazta, ezti, ogi, sagardo eta txakolin onenarentzako leihaketa. Antolatzailea: Euskal Birusa Elkarte Kulturala.

Azaroak 18: Errezil Sagar azoka Gabirian. Errege sagarren lehiaketa eta salmenta. Antolatzailea: Gabiriako Udala eta “Erbie” Elkartea.

Abenduak 26: Gabonetako azoka Ordizian. Errezilgo hereje sagarraren lehiaketa. Antolatzailea: Ordiziako Udala.

Abenduak 26: Zestoako IX. Gazta eta Sagardoaren Lehiaketa ospatzen da. Antolatzailea: Zestoako Udala.