Uda aprobetxatzeko plan berezien bila bazabiltza, Sagardoaren Lurraldeak natura, gastronomia, kultura eta historia uztartzen dituzten esperientziak eskaintzen dizkizu. Donostiatik minutu gutxira, Astigarragan eta inguruan, egun pasa egiteko aukera paregabeak aurkituko dituzu: sagardoaren munduan murgildu, paisaia zoragarriak ezagutu, tokiko gastronomiaz gozatu edo euskal itsas historiaren sekretuak deskubritu.
Hona hemen uda honetan Gipuzkoan egiteko zortzi plan:
- Sagardoetxea Museoa: sagardoaren kulturan murgiltzeko esperientzia
Sagardoaren historia eta Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko lekurik onena Sagardoetxea Museoa da. Bisita sagastian hasten da; bertan, udako giroaz gozatzeko eta lehen sagarrak nola hazten diren hurbiletik ikusteko aukera izango duzu,
Ondoren, museo gunean, sagardoaren jatorria zein kultura, historia, ekoizpen prozesua eta mendeetan zehar euskaldunen bizimoduan izan duen garrantzia ezagutuko dituzu. Esperientzia amaitzeko, sagardo dastaketa gidatua egingo duzu, sagardoa dastatzen ikasteko eta bere ñabardurak bereizteko.
- Premium dastaketa: sagardoaren zapore guztiak ezagutzeko
Esperientzia are bereziago baten bila bazabiltza, Sagardoetxeako bisita Premium dastaketarekin aukera ezin hobea da.
Ohiko bisita gidatuaz gain, txotxetik zuzenean dastatutako sagardo naturala ez ezik, beste hiru sagardo mota ere probatuko dituzu: sagardo aparduna, alkoholik gabeko sagardoa eta izotzezko sagardoa. Sagardo moten aniztasuna ezagutzeko modurik osatuenetakoa da.
- Museoa eta sagardotegia: plan borobil bat
Uda ere sagardotegira joateko une bikaina da. Hori dela eta, Sagardoetxea Museoa bisitatu eta gero, joan zaitez sagardotegiko ohiko menua dastatzeko aukera izango duzu sagardotegi batean.
Zalantzarik gabe, plan borobila da. Izan ere, museoan sagardoaren kultura, historia eta dastaketaren oinarriak ezagutuko dituzu; ondoren, sagardotegian, ikasitakoa praktikan jarriko duzu totxeko errituaz eta euskal gastronomiaz gozatzen duzun bitartean.
- Goxokata: zentzumenentzako bidaia gastronomikoa
Gastronomia beste modu batean bizi nahi dutenentzat sortu da Goxokata.
Dastaketa sentsorial honetan usainekin jolastuko duzu eta hiru uztarketa berezi ezagutuko dituzu: sagardo naturala Idiazabal gaztarekin; sagardo aparduna sagar dultzearekin eta intxaurrekin; eta, azkenik, Bizi-Goxo izotzezko sagardoa eta txokolatea.
- Sagardoa eta Itsasoa: Donostiako Aquariuma, sagardoa eta gastronomia
Ba al zenekien sagardoa funtsezko edaria izan zela euskal marinelentzat?
‘Sagardoa eta Itsasoa’ esperientzian Donostiako Aquariuma bisitatuko duzu, baleazaleen historia ezagutzeko eta itsas munduan murgiltzeko. Ondoren, Kontxako badiaz gozatzeko aukera emango dizun itsasontziko ibilaldia gehitu dezakezu.
Bisitak Sagardoetxea Museoan jarraitzen du. Bertan ezagutuko duzu zergatik eramaten zuten sagardoa euskal marinelek itsas bidaietan eta nola laguntzen zien eskorbutoa saihesten. Jardunaldia amaitzeko, sagardotegi bateko otordu tradizionalaz gozatzeko aukera izango duzu.
- Sagardoa eta Itsasoa Pasaian: Albaolatik Sagardoetxera
Historia eta kultura maite badituzu, ‘Sagardoa eta Itsasoa Pasaian’ esperientziak Gipuzkoako bi gune enblematiko elkartzen ditu.
Lehenengo geldialdia Albaola Euskal Itsas Faktorian egingo duzu. Bertan, euskal ontzigintzaren sekretuak eta itsas historiaren ondarea ezagutuko dituzu.
Ondoren, Sagardoetxea Museora joango zara, sagardoak euskal marinelentzat izan zuen garrantzia eta eskorbutoa ekiditeko izan zuen funtzioa ezagutzeko. Bisitak sagardo dastaketa gidatua barne hartzen du, eta eguna amaitzeko, sagardotegi bateko bazkari edo afari tradizionala egingo duzu.
- Sagartrekking: natura, historia eta sagardoa
Ibiltzea gustuko baduzu, Sagartrekking aukera bikaina da. 6,5 kilometroko ibilbide honek Santiagomendiko Sagardoaren Bidea zeharkatzen du, Astigarragako paisaia eta baserriak ezagutuz. Bidean zehar hainbat gune tematikok bertako historia eta sagardoaren usadioa azaltzen dituzte. Gidarekin edo norbere kabuz egiteko aukera dago.
Ibilaldiaren amaieran, Sagardoetxean sagardo dastaketa gidatua bat egiteko aukera izango duzu.
- Sagarbike: Donostiatik Astigarragara bizikletaz
Bizikleta zaleentzat, Sagarbike da udako planik erakargarrienetako bat.
Urumea ibaiaren ertzetik doan ibilbideak Donostia eta Astigarraga lotzen ditu, paisaia ederrez eta sagardoaren historiari lotutako txokoz beteta.
Helmugan, Sagardoetxea Museoan, sagardoaren kultura ezagutuko duzu eta dastaketa berezi batez gozatuko duzu: sagardoa txotxetik eta bi pintxo. Kirola, natura eta gastronomia uztartzen dituen esperientzia paregabea da.
Zergatik aukeratu Sagardoaren Lurraldea uda honetan?
Sagardoaren Lurraldeko esperientziek aukera ematen dute egun bakarrean euskal kultura, gastronomia, natura eta historia uztartzeko. Familiarekin, bikotearekin edo lagunekin etortzeko plan aproposak dira, eta Donostiatik oso gertu daude.
Ohiko galderak
Zer egin udan Donostiatik gertu?
Astigarragan Sagardoetxea bisitatu, sagardotegi batean bazkaldu, bizikleta edo oinezko ibilbideak egin eta Gipuzkoako itsas ondarea ezagutzea aukera bikainak dira.
Zenbat irauten du Sagardoetxeako bisitak?
Sagardoetxeako bisitak ordu bat irauten du.
Familientzat egokia al da?
Bai. Sagastia, museoa eta kanpoko guneak familian gozatzeko diseinatuta daude.
Donostiatik erraz irits daiteke?
Bai. Astigarraga Donostiatik minutu gutxira dago, eta autoz, bizikletaz edo garraio publikoan etorri zaitezke.
Uda honetan, zatoz Sagardoaren Lurraldera eta ezagutu sagardoaren kultura modu bizi, original eta ahaztezinean.
Aukeratu zure plana eta erreserbatu esperientzia gure webgunean!