Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
- Aquarium Donostia-ko bisita gidatua.
- Ibilaldia itsasontzian Kontxako Badian zehar.
- Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoko bisita gidatua eta dastaketa.
- Sagardotegian bazkaria/afaria. Helduentzako menua: Sagardotegiko ohiko menua: bakailao tortila, bakailao frijitua piperrekin, txuleta, gazta intxaur eta sagar dultzearekin eta sagardoa txotx-etik. Haurrentzako menua: frijituak edo pasta, haragia eta izozkia.
OHARRA: Garraioa ez dago barne. Beharrezkoa izanez gero, erreserba egiterakoan zehaztu (hurrengo pausoa).
Informazio praktikoa
- Ordutegiak: Asteartetik larunbatera 10:00etan eta 16:00etan. Igande eta jai-egunetan 10:00etan.
- Iraupena: 6 ordu.
- Noiz egin daiteke? Ekainetik irailera bitartean.
- Norentzat? Banakako, talde, familia eta bikoteentzako.
- Hizkuntzak: Gaztelania (aurrez erreserba eginda), Euskera (aurrez erreserba eginda), Frantsesa (aurrez erreserba eginda) eta Ingelesa (aurrez erreserba eginda).
- Elkargunea: Aquarium Donostia-San Sebastian (Carlos Blasco Imaz Plaza, 1 – Donostia). GPS koordenatuak: 43.322785, -1.991578.
- Nola iritsi:
- Norbere ibilgailuan: aparkalekua paseo berrian (Pasealeku berria kalea) eta Boulevard-eko aparkalekuan (Alameda Boulevard kalea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 10-15 min.
Tarifak
- Helduak:
- 65€ (bisita gidatuak, itsasontzian ibilaldia eta sagardotegiko otordua barne).
- Haurrak:
- 0-6 urteko haurrak: 32€ (menu bereziarekin).
- 7-17 urteko haurrak: 35€ (menu bereziarekin).
Hoberena
- Donostiako Kontxako Badiaren edertasunaz liluratuta geratzea.
- Balearen arrantzaren bidaia harrigarria ezagutzea.
- Sagardotegiko bisitaldiaz eta gastronomiaz gozatzea.