Sagardoetxea: bisita eta Premium dastaketa

9,00€

Sagardoetxea Premium Astigarragako Sagardoetxea Museoan egiten den bisita gidatua da. Bisitak sagastia eta museoa ezagutzea eta sagardo naturala txotxean dastatzea barne hartzen ditu, baita esperientzia Premium bat ere: sagar muztioa, sagardo aparduna, eta izotzezko sagardoa dastatzeko aukera.

Esperientziak ordubete inguruko iraupena du eta urte osoan zehar egin daiteke hainbat hizkuntzatan.