Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Santa Ana egunean (Uztailak 26) Astigarragako XLII. Sagardo Eguna ospatuko da eta bertan, Astigarraga eta inguruko hogei bat sagardogileek 2.000 sagardo botila eskainiko dizkiete festara gerturatzen diren bisitariei.

1976. urteaz geroztik ospatzen den Astigarragako Sagardo Egun hau, Euskal Herria osoan ospatzen diren guztien artean zaharrena da.

Aurreikusitako egitaraua honakoa da:

09:30: Zubietako joaldunak eta Estangatar trikitilariak kalejiran.
11:30:
Sagardo Eguna, sagardo dastaketa plazan.
– Baserriko tresna-egileen erakusketa: zurezko eta burdinezko tresnak, kaikuak, erroskilak, etab.
– Idi dema 1.500 kiloko harriarekin: Pagadizabal, Etxetxo, J. M. Elola eta Matxain.
12:00: Agin Laburu eta Aitor Mendiluze bertsolariak.
14:30: Herri bazkariak.