Sagar tarta txikituaXVI Sagar Uzta 2016 jaia ospatzeko antolaturiko jardueren artean, igandean, irailak 25, Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sareak sagar tarta tailerrak eskainiko ditu familientzat Rafael Gorrotxategi (Gorrotxategi Konfiteri Museoa) gozogilearen eskutik.

Tailerrak 11:30, 12:00 eta 12:30etan izango dira eta parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da. Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com