Ordiziako Sagardo Eguna izango da irailaren 10ean, arratsaldeko 7etatik 9etara, Feri Plazan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatuta eta Ordiziako Udalaren laguntzarekin.

Sagardo Eguna Ordiziako Euskal Jaien barruan ospatuko da, Gipuzkoako 12 sagardogileren sagardoekin. Hala, jaira gerturatzen direnek 12 sagardo ezberdin dastatzeko aukera izango dute, sagardogileek zerbitzatuta.

Parte-hartuko duten sagardotegiak honakoak dira: Aburuza (Aduna), Akarregi (Hernani), Astarbe (Astigarraga), Barkaiztegi (Donostia-Martutene), Iparragirre (Hernani), Izeta (Aia), Lizeaga (Astigarraga), Petritegi (Astigarraga), Urbitarte (Ataun), Urdaira (Usurbil), Zalbide (Abaltzisketa).