Tote bagak (telazko poltsak) margotzeko tailerra familientzat maiatzaren 16an

Doan

Maiatzaren 18an ospatzen den Museoen Eguna dela eta, Sagardoetxean familientzako tailer hau antolatu dugu maiatzaren 16rako (larunbata).

Sagarrondoetan oinarritutako irudiak erabiliz tote bagetarako diseinua sortuko da eta txantiloi naiz estanpazio bitartez margotuko dira.

Tailerra hasi aurretik, 16:30ean, Norberto Almandoz Musika Eskolako gitarra ikasleek emanaldi txiki bat emango dute Sagardoetxean bertan.