Tote bagak (telazko poltsak) margotzeko tailerra

Doan

Maiatzaren 18an nazioartean ospatzen den Museoen Eguna dela eta, Sagardoetxean tote bag tailerra izango da maiatzaren 16an (larunbata).

Sagarrondoetan oinarritutako irudiak erabiliz tote bagetarako diseinua sortuko da eta txantiloi nahiz estanpazio bitartez margotuko dira.

Tailerra hasi aurretik, 16:30ean, Norberto Almandoz Musika Eskolako gitarra ikasleek emanaldi txiki bat emango dute Sagardoetxean bertan.