Sagardo naturalaren 6 botilez osatutako lotea:
– Alorrenea Euskal Sagardoa (Astigarraga) botila bat: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Intentsitate altuko sagardoa eta dastatzean zapore exotikoak nabarmentzen dira: lore usaina, zitrikoa, pomelo ukitua… Nortasun freskoa du, ondo integratutako txinparta duena eta luze mantentzen dena. Sagar-barietateak: Moko, Txalaka, Goikoetxe, Patzolua, Urtebi Haundi-Txiki, Urdin Sagarra eta Frantzes sagarra.
– Gurutzeta Euskal Sagardoa (Astigarraga) botila bat: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Sagardo leuna da ahoan eta fruitu kutsu nabarmena duena sudurrean eta txinparta iraunkorrekoa. Arrain zein haragiarekin oso ondo uztartzen den sagardo mota da. Sagardo leunak dira ahoan eta fruta kutsu nabarmena dute sudurrean. Sagar barietateak: Urtebi Handi, Urtebi Txiki, Errezilla, Manttoni, Txalaka eta Moko.
– Gartziategi Euskal Sagardoa 700 (Astigarraga) botila bat: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Itsas mailatik 700 metrotako altueran kokaturiko sagastiko sagarrekin ekoitzitako sagardoa. Hori koloreko sagardoa, fruta usainduna eta ahoan ahaltsua eta luzea. Txinparta fina eta luzea du. 700 metroko altueran dagoen sagastiko sagarrak izaera handia ematen diote Gartziategi 700 Euskal Sagardoari. Sagar barietateak: Urtebi Txiki y Urtebi Haundia, Txalaka y Manttoni.
– Etxeberria Euskal Sagardoa (Astigarraga) botila bat: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Lasto koloreko sagardoa, ahoan luzea eta orekatua, eta sudurrean garbia eta intentsitate handikoa. Txinparta iraunkorra du edalontzian. Sagar barietateak: Urtebi txikia, Txalaka, Urtebi Haundia, Goikoetxe eta Patzuloa.
– Zapiain Euskal Sagardoa (Astigarraga) botila bat: %6 bol. 75 zl. Jatorri Izendapena duen sagardo naturala eta %100 bertako sagarrekin ekoiztua. Kolore horixka. Lore eta sagar freskoaren lurrinak. Ahoan orekatutako konplexutasuna, txinparta fina lagun duela. Garraztasun eta mikaztasunaren arteko oreka. Ez du sulfitorik. Oreka eta garbitasuna. Bai sudurrean, baita ahoan ere, sagarraren usain eta zapore garbiak nabariak dira. Sagar barietateak: Gezamiña, Urtebi, Patzolua, Errezila eta Moko.
– Oialume Zar sagardoa (Astigarraga) botila bat: %6 bol. 75 zl. %100 bertako sagarrekin ekoiztutako sagardo naturala. Oialume Zar-eko sagardoa bertako sagarrekin ekoizten da.
OHARRA: Urteko produktuak izanik, ezin dugu urte osoan lote honetan zehazten diren Euskal Sagardoa zigiludun sagardo guztiak izatea bermatu. Beraz, erosketa egiteko unean lote honetan zehaztutako sagardoren bat izango ez bagenu, beste marka bateko Euskal Sagardoarekin osatuko genuke.