Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 15ean XXV. Sagardo Berriaren Eguna 2018 ospatuko da 2018ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua, Alberto Iñurrategi eskalatzaile eta mendizalea izango da.

Zorione Etxezarraga Astigarragako Alkatea eta Sagardun Partzuergoko Lehendakaria, eguerdiko 12:00etan Sagardoetxean ospatuko den aurkezpen ekitaldiko buru izango da Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin batera, eta bertan, uzta berria aurkeztu eta sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarrien berri emango du, sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenekin batera.

Urtero bezala, hogeita bosgarren aldi honetan ere, ekitaldiko unerik garrantzitsuena txotx irekierakoa izango da. Astigarragako Gurutzeta sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo du Alberto Iñurrategi eskalatzaile eta mendizaleak lehen kupela irekitzean, eta honekin batera, 2018ko sagardo denboraldi berria irekiko da.

Aldez aurretik, Sagardoetxeako sagastian sagarrondo berri bat landatuko du Alberto Iñurrategik. Ekitaldi sinboliko honekin, naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira, urtetik urtera mahai batean sagardoaren bueltan esertzeko aukera eskaintzen baitigu.

Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Sagardoetxean.
12:00: Prentsaurrekoa Sagardoetxean. Bertan azalduko dira 2017ko uztaren ezaugarri nagusiak, sagarraren eta sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Alberto Iñurrategik sagarrondo bat landatuko du Sagardoetxeako sagastian.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera sagar dantza dantzatuko da, eta ondoren, sagardogileek Alberto Iñurrategi soka dantzan parte hartzera lagunduko dute lehen kupela irekitzera.
13:45: Gurutzeta sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda lehen kupela irekiko du Alberto Iñurrategik, eta honekin batera, 2018ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, denboraldiko sagardotegiko lehenengo menua dastatuko da.
Arratsaldean, Txotx Berri Herrikoia 2018:
17:00: Familientzako tortilla tailerra.
19:30-22:00: Txotx herrikoia: herritarrei irekitako pintxo eta sagardo dastaketa.
Astigarragako tabernek sagardo berria eskainiko dute.

Protagonista izan ziren…
1994, Andoni EGAÑA bertsolaria.
1995, Jose Mari BAKERO futbolaria.
1996, Javier CLEMENTE entrenatzailea.
1997, Julian RETEGI pilotaria.
1998, Miguel INDURAIN txirrindularia.
1999, Juan Mari ARZAK sukaldaria.
2000, Pedro Miguel ETXENIKE fisikaria.
2001, Joane SOMARRIBA txirrindularia.
2002, Martín FIZ lasterkaria.
2003, Abraham OLANO txirrindularia.
2004, Periko, Mikel y Xabi ALONSO.
2005, Ainhoa ARTETA sopranoa.
2006, Jose Luis KORTA arraunlaria.
2007, Juan MARTINEZ DE IRUJO pilotaria.
2008, Andoni LUIS ADURIZ sukaldaria.
2009, Aimar OLAIZOLA pilotaria.
2010, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL futbol taldea.
2011, Karlos ARGUIÑANO sukaldaria.
2012, Julian IANTZI aurkezlea.
2013, LA OREJA DE VAN GOGH taldea.
2014, KALAKAN taldea.
2015, LOREAK filmeko protagonistak.
2016, ARITZ ARANBURU surflaria.
2017, ENEKO ATXA sukaldaria