Azaroaren 2an XIV. Kirikoketa Festa ospatuko da Arizkunen Jo Ala Jo Kultur Taldeak antolatuta.
Urtero bezala, XVIII. mendeko dolarea martxan ikusteko aukera izango da eta sagardo eta muztio dastaketa izango dira.
Egitaraua:
Goizeko 10:30etatik aurrera:
– Sagardogintza erakustaldia XVIII. mendeko dolaretxean.
– Gamioko eta bertako sagardo eta zukuen dastaketa.
– Bazkari herrikoia.
– Herri musikariak eta dantzak, erraldoiak, taloak, artisauak, Bidasoa aldeko hazien sarea, kontzertuak…